Shutter Island zinema aretoetan
Martin Scorcesek oso aktore ezagunak bildu ditu: Leonardo Di Caprio, Mark Ruffalo eta Ben Kingsley, besteak beste.
Hego Euskal Herriko honako zinema aretoetan dago ikusgai Martin Scorcese zuzendariaren azken filma: ARABA: Gasteizko Abaco Boulevarden, Guridin eta Yelmo Gorbeian.
BIZKAIA: Bilboko Capitolen, Renoirren eta Zubiarten; Barakaldoko Coliseo Max Ocion, Yelmo Megaparken; Basauriko Bilbondon; Getxoko Laurengetxo eta Leioako Cinena Artean.
GIPUZKOA: Donostiako Antiguo Berri, Oscar La Bretxa eta Principen; Errenteria-Oreretako Niessen, Irungo Mendibilen eta Usurbileko Urbilen.
NAFARROA: Iruñeko Golem Baiona, Golem La Morea, Saide Carlos III; Lizarrako Golem Los Llanos; Tuterako Ocinen, Uharteko Cineboxen eta Vianako Las Cañasen.
Ipar Euskal Herrian datorren astean estreinatuko dute.
Irakurri film honi eta hil honetan estreinatu diren beste batzuei buruzko iruzkinak GAZTEZULO.COMen zinema atalean.