Shnri-yoku edo basoa xurgatzea
Japonian ohiko praktika da shinri-yoku. Literalki, bost zentzumenekin basoa xurgatu eta bere eragin positiboak profitatzea esan nahi du.
Baso ibilaldiek eta, oro har, landa eremuak ongizatea helarazten dute, bai maila fisikoan eta baita mentalean ere. Sentsazio hauek mendeetan zehar milaka eta milaka pertsonak esperimentatu dituzte. Azken urteetan, ordea, ikertzaile ugari saiatu dira ongizate horren ezaugarriak zientziaren mintzairan deskribatzen: Zertan datza? Zein dira zehazki naturan paseoak ematearen onurak?
Teoria baten arabera, garuna nekatu egiten da kanpoko estimuluetan denbora luzez arreta jarri eta horretan kontzentratu behar badu. Fenomeno hau hirian ohikoa da, non estimuluak etengabekoak diren eta arretatsu ibili behar dugun, adibidez, auto batek harrapatu ez gaitzan.
Naturan paseatzeak justu aurkako aukera ematen du: zuhaitzak, hodeiak edota ilunabar bat behatzeak ez du kontzentrazio alturik exijitzen eta, beraz, arreta mailak egoera naturalera itzultzen dira. Atseden honetan estresa murrizten da eta ongizatea areagotu. Hala diote behintzat burutu diren hainbat ikerketak.
Jada 1980eko hamarkadan, ikerketa batek, kirurgia batetik errekuperatzen ari ziren pazienteentzat paisaia natural bat leihotik begiratzeak zituen eragin positiboak azpimarratu zituen. Leihotik paisaia natural bat behatzeko zortea izan zutenek denbora gutxiago pasatu zuten ospitalean ebaketaren ondoren, analgesiko arinagoak behar izan zituzten eta ebaluazio negatibo gutxiago jaso zituzten erizainengandik, leihorik gabeko geletan zeuden pazienteekin alderatuta.
Aipatu dugu Japonian 'shinrin-yoku' deitzen den kontzeptua dutela. Kontzeptua izateaz gain, praktika bat ere bada. Basora joatea da helburua, baina ez soilik paseo bat emateko edo paisaiaz gozatzeko, baizik eta bost zentzumenen bitartez berau "xurgatzeko": sakon arnasa hartu, naturaren lurrinekin kontaktua egin, landareen testurak sentitu, txorien kantuak entzun...
Praktika hau Japoniako Basoko Agentziak bultzatua izan zen 1982. urtean. 2009an, herrialde horretako zientzialariek egindako ikerketa batek erakutsi zuen praktika honek kortisol kontzentrazioak murriztu zitzakeela, taupaden maiztasuna jaitsi eta arterien presioa gutxitu.
Dirudienez naturan sentitzen dugun ongizatearen arrazoi nagusia fitonzida deitutako sustantziak dira. Zuhaitzek bakterioetatik, onddoetatik eta intsektuetatik babesteko igortzen dituzten olio natural modukoak dira. Substantzia hori airean egoten da eta berau arnasten dugu naturan paseatzen dugunean, eta ongizatea sentitu.