'Shinrin-yoku', basoan erlaxatzeko teknika japoniarra
Euskal Herrian bizi bazarete, erraz praktikatu dezakezue!
Japoniatik datorren erlaxatzeko joera berriak harreman zuzena dauka naturarekin, eta konkretuki, basoarekin. Shinrin-yoku izena du, eta helburua naturan denbora pasatzean datza, erlaxatu eta osasuna berreskuratzeko.
Teknikak ez du inolako misteriorik; aditu japoniarren arabera, basoan badira gure sistema immunologikoa babesteko gai diren bakteria eta bestelako partikulak, eta beraz, egunero gune berde batetik paseatzeak sekulako onurak ditu gure osasunarentzat. Gune berdeek, errekek, zuhaitzek, bertako soinuek... denak du gure gorputz eta burua erlaxatu eta lasaitzeko ahalmena.
Beraz, asteburuan badakizue zer egin erlaxatzeko; mendira txangoa!