Shakes, artista!
Txileko hauteskunde presidentzialetan bozka ematera joan, mahaian zegoen pertsonetako batek nortasun agiriaren argazkia Interneten zintzilikatu eta ezin ezagunagoa egin da gazte txiletar bat. Zergatik? Izen ezin kuriosoagoa duelako mutilak: Shakespeare Mozart Armstrong Correa Pérez! Argazkia ziztu bizian zabaldu da Sarean, txantxak ez dira falta izan, eta Shakespearek argazkia igo zuen pertsona auzitara eramatea erabaki du, bere "ohorea zikintzeagatik".