[SEXUMATOIA] Mikel Bermejo: “Jostailu erotikoak? IKEAko koilarak erabiltzea gomendagarria da”

Mikel Bermejo (Donostia, 1991) umoregilea eta gidoilaria da. 'Eureka' izeneko ikuskizunarekin dabil orain herriz herri, eta ETBko 'Gaupasa' saioan ere ikusiko duzu.

Pertsona famaturen baten argazkirik izan al duzu logelako paretan, karpetan ala mugikorreko pantailan jarrita?
Ez zen oso famatua, baina gure aire girotua jartzera etorri zen Leroy Merlineko langilearena. Argazkia atera eta A2 tamainan inprimatu nuen logelan jartzeko.
Noiz eman zenuen zure lehen musua? Zer moduzkoa izan zen?
33 urterekin. Esperientzia bikaina, errepikatzeko modukoa.
Zein famaturi bidaliko zenioke DM edo mezu zuzena?
Tailor Suif.

Zer da zita batean inoiz esan edo egin behar ez dena?
“Mukiak jan: bai ala ez?”.
Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituena?
Belauneko popliteoa, noski.
Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan? Zuk ematen al duzu lehen pausoa ala zain egoten zara?
Beti zain. 33 urterekin lehenengo musua…
Lehen zita batean, zertaz hitz egitea komeni da?
Fubolaz, noski.
Zein pertsona ezagun iruditzen zaizu Euskal Herriko “sex symbol”-a?
A Bocados saioko Ander Gonzalez. 39 Beti.

Sare sozialetan DM edo mezu zuzenak bidaltzen al dituzu ligatzeko? Nolakoak?
“Kaixo, A Bocados-eko Ander naiz, makarroiak nahi? Trebea naiz sukaldean”.
Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
A Bocados-eko Ander nintzela esatea.
App-ak edota sare sozialak erabili al dituzu ligatzeko?
Taberna.
Zer telesail edo filmek jartzen zaitu bero-bero?
Goenkale-ko zazpigarren denboraldiak. Ufff!

Zer da sare edo aplikazio bidez ligatzerakoan gertatu zaizun gauzarik bitxiena?
Beste pertsonak erantzutea. 
Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko? Eta txarrena?
“Saiatu”.
Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
Ba musua emanda, orain hori falta zait. 2027, zure bila noa.
Zer gorputzeko atal ukitzea duzu gustuko?
Ukondoa.
Zein da zure fantasiarik zoroena?
A Bocados-eko platoan larrutan egitea.
Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
“Hirukotea osatzeko baten faltan gaude, ¿animatuko zara?”. Hirukotea… kar-kar-kar.
Zer menu prestatuko zenuke zita baterako?
Makarroiak.

Zer da probatzera ausartuko zinatekeen gauzarik bitxiena? Eta sekula probatuko ez zenukeena?
Ausartuko nintzateke… egitera.
Jostailu erotikoak erabiltzea gustuko al duzu?
Bai, noski. IKEAko koilarak gomendagarriak dira.
Zure lanbideak edo zaletasunek laguntzen al dizute ligatzen?
Hala uste dut.
Sexurako, zer gomendio iruditzen zaizu aproposena?
Astelehen goizetan egitea, astea ondo hasteko.
Gorputzeko zer atal iruditzen zaizu erotikoena?
Ezkerreko belauneko meniskoa.
Fikziozko zein pertsonaia iruditzen zaizu sexya?
The Simpsons telesaileko tabernaria: Moe. Eta kito!