SEXUMATOIA: IÑAKI ORTIZ DE VILLALBA
“ITSASKIEI AZALA KENTZEA OSO EROTIKOA DA”
Betagarri taldean ezagutu genuen Iñaki Ortiz de Villalba (Gasteiz, 1971) urte askoz, baina 2017an ibilbidea amaitu eta Modus Operandi jaio zen ondoren. Ligatzeko bere ‘modus operandi’-a zein den jakin nahi?
- Zein da zure film erromantiko gogokoena?
Telma & Louise (Ridley Scott, 1991). - Noizbait bero-bero jarri zaituen telesaila?
Sex and the City (Darren Star, 1998). - Noiz eman zenuen lehen musua?
15 urterekin. - Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
Bai, pertsona aldez aurretik ikusita argazkian. - Zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
Gutxi esan behar da eta modu normal eta apalean, inoiz ez da handikia izan behar. - Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituena?
Begirada, titiak eta ipurdia. Azken hau lehen begiradan egin ahal izatekotan, noski... - Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Ez dut trikimailurik erabili izan, naizen modukoa izatea, besterik gabe. - Inoiz erabili al dituzu zure abeslari dohainak ligatzeko?
Ez, normalean abeslaria izateak balio izan dit pertsona horiek niganako aurreiritziak izateko. Batzuetan lagungarria izan zait eta, besteetan, kontrakoa. Halere, inoiz ez dut erabili ligatzeko, hau da, ez dut esaten abeslaria naizela... - App-ak edota sare sozialak ligatzeko erabili al dituzu, ala nahiago zita tradizionala?
App-ak baino nahiago ditut tabernak, kalea, lagun baten etxea, bazkari edo afari bat...
- Ligatzeko zeinek ematen du emaitza hobea, parrandaz parranda ibiltzeak ala kontzertuetara joateak?
Jendearen kasuan biak; nirean, ez batak eta ez besteak. Parrandan lagunekin egoten naiz eta normalean zirkulu itxia egiten da eta jende jakinarekin egoten naiz. Bestetik, kontzertuetan jo eta alde egiten dugu, laneguna izan ohi da. - Zita batean zuk ematen al duzu lehen pausoa, ala nahiago besteak aurrea hartzea?
Egunaren arabera. - Zer menu prestatuko zenuke lehen zita batean?
Otarrainxkak edo ganbak plantxan, itsaskiei azala kentzea oso erotikoa delako... Kar-kar! Ezkur-urdaiazpikoa, ahate-gibelezko patea eta bisigua labean. - Argia piztuta ala itzalita?
Itzalita. - Zein da zurekin hobekien funtzionatu duen esaldia oheratzeko?
Nik ez dut sekula erabili. Halere, pertsona ezaguna bada esan zenezake: “Aizu, bada garaia zu eta biok beste esparru batean ezagutzeko, ezta?”. Aldiz, ezezaguna izanda, esan zenezake: “Hartuko dugu bat nire edo zure etxean?” - Etxeko zein txoko da zuretzat onena sexurako?
Ohea, sukaldea... - Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
Ezezagunen batek bai. - Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
Bai. - Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
Ohea. - Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?
Gozagarriak asko izan dira. - Eta traketsena?
Traketsena agian gaztea nintzenekoren bat, artean esperientzia falta nuelako...