[SEXUMATOIA] HIPOGRIFA: "Oso ospetsua den telebistako aurkezle batek bere hoteleko gelara igotzeko gonbita egin zidan”

Hipogrifak (Gasteiz, 1998) klarinetearekin loturiko goi mailako ikasketak egin ditu, eta musika urbanoan aritzen da Suzio Tarik ekoizlearekin alde batetik, eta Las Marikarmen bandarekin bestetik.

Zer pertsona ezagun iruditzen zaizu Euskal Herriko ‘sex symbol’-a? 
Ba agian Zeledon! Ni gasteiztarra naiz eta uste dut Gasteizen blusa eta neska giroak sexu harremanen kultura asko eraikitzen duela. Baina ez pentsatu bera gustatzen zaidanik, lehengusuak gara eta!
Pertsona famaturen baten argazkirik izan al duzu logelako paretan, karpetan ala mugikorreko pantailan jarrita?
Monica Naranjoren poster bat izan nuen nerabea nintzenean, ni oso nerabe random-a izan nintzelako eta berarekin asko obsesionatu nintzelako. Askotan esan izan dut maritxu bat bezala sozializatu nuela.


Noiz eman zenuen zure lehen musua? Zer moduzkoa izan zen?
Hamabost urte nituela izan zen. Udako maitasun istorio bat izan zen, mutil andaluziar batekin. Hamar eguneko kontua izan zen, oso sutsua, eta oso oroitzapen ona dut. Orain ni bollera naiz eta bera guardia zibila, guztia perfektu.
Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
Uste dut ezetz, ni oso urduri jartzen naiz beti zitetan. Azkenengo momentuan zita bertan behera uzten duen horietakoa naiz, barkaidazue.
Zer da zita batean inoiz esan edo egin behar ez dena?
Israel defendatzea.
Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituena?
Energia. Niri fuckboy energia daukaten bollerek, bizitza suntsituko didaten aurpegia daukatenek, asko erakartzen naute. Gero hala joan zait bizitzan, ba primeran!
Zuk ematen al duzu lehen pausoa ala zain egoten zara?
Gehienetan nik ematen dut lehenengo pausoa edo bion kontua izaten da aldi berean. Norbait gustatzen zaidanean, harengana noa eta kito.
Kalabazak emateko edo jasotzeko modurik originalena?
“Ez dut zugatik Alsa-rik hartuko, barkatu”.

Fikziozko zer pertsonaia iruditzen zaizu sexya?
Vis a Vis-eko Zulema Zahir oso sexya iruditzen zait. Femme fatale estetika daukaten neska gehienak oso sexyak iruditzen zaizkit, nire bizitzan gehien erakartzen nauten neskak eta ez bitarrak maskulinoak diren arren. 
Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Mozkortuta egotea.
App-ak edota sare sozialak erabili al dituzu ligatzeko?
Bai, baina gero ez naiz sekula inorekin geratzen. Jendea parrandan ezagutzea izaten da niretzat aproposena.
Sare sozialetan DM edo mezu zuzenik bidaltzen al duzu ligatzeko? Nolakoak?
Bai, baina jada norbaitekin zerbait izan dudanean eta mantendu nahi dudanean. Kasu horietan Instagrameko istorioei erantzutea eta sutxoak bidaltzea izaten da ohikoena.
Zer famaturi bidaliko zenioke DM edo mezu zuzena?
Inori ez, ez baitidate erantzungo. Duintasuna izaten saiatzen naiz. 
Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
Lehen asko kostatzen zitzaidan nire ohea ez zen edonon lo egitea, eta gehienetan etxera itzultzen nintzen gero. Nire ohea nire toki segurua da. Goizaldeko bostak izan eta nik esaten nuen: “Bueno, autobus bat aterako da 40 minututan hemendik 50 kilometrotara. Agur, gabon". Eta jendea zur eta lur geratzen zen. Orain zeozer hobetu dut.
Zer gorputzeko atal ukitzea duzu gustuko?
Ilea laztantzeak asko erlaxatzen nau.
Zein da zure fantasiarik zoroena?
Migajera bat izateari uztea, hau da, apurrekin ez konformatzea.
Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena? Eta baiezkoa eman al zenuen?
19 urte nituenean boluntario gisa lan egin nuen festibal batean, eta azkenengo eguneko festan oso ospetsua den telebistako aurkezle batek bere hoteleko gelara igotzeko esan zidan, sexurako asmoz noski. Nik hemeretzi urte bete berriak nituen eta berak berrogeita piko. Ez dut bere izena esango, baina esango banu, guztiok jakingo zenukete nor den, oso ezaguna baita. Ezetz esan nion. Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?
Gozagarriena, niretzat behintzat, ez da txortan egiten duzun momentua izaten gehienetan. Esate baterako, norbaitekin kateatzen ari naizenean “perreatzeak” asko berotzen nau.


Zer telesail edo filmek jartzen zaitu bero-bero?
The Addams family (Addams familia). 1993koak ez nau bero jartzen, baina Mortizia eta Gomez Addams erotikaren eta amodioaren maisumaistrak direla pentsatzen dut. Nik haien pertsonaietan oinarritzen dut nire izaeraren portzentaje handi bat.
Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
Pisukideekin bizi zarenean esaterako, ezta?