Sexu produktuak etxeraino

Norvegiako The Condomery sexu produktu enpresak sustapen zerbitzu berezia abian jarri du: etxez etxeko saltzaileak. Saltzaile guztiak emakumeak dira eta sexu produktuen berri ematen dute etxez etxe. Dirudienez, emakume asko daude lan hori egiteko prest; enpresak jakinarazitakoaren arabera, itxaron zerrenda luzea dute.