Sexu panpin puzgarria baratza babesteko

Ezertarako balio ez dieten txorimaloak behin eta berriz egiteaz nazkatuta, sexurako erabiltzen diren panpin puzgarriak jartzea erabaki du David Gray britainiarrak. Dioenez, uzta babesteko erabiltzen duen panpina ohiko moduak baino askoz eraginkorragoa da. Neguan jantziko duela dio Greyk. "Lana egin dezala baina hoztu barik", esanda jotzen du adarra.