Sendagile greba
Lagos hirian, Nigerian, 1.000 bat sendagile kaleratu dituzte mugagabeko greba abiatzeagatik. Arrazoirik, baina, ez zuten falta medikuek, soldata kobratu gabe ari baitziren lanean azken hilabeteetan. Nigeriako Gobernuak, ordea, ez du egoki ikusi lanuztea, eta beren karguetatik bota ditu. Egoeraren aurrean, erizainek beren gain hartu dute ospitaletako lana, eta hainbat iturrik aditzera eman dutenez, profesional faltagatik gaixo batzuen osasunak okerrera egin du. Martxoan ere beste lanuzte bat egin zuten, osagileek jasaten dituzten bahiketa saiakeren kontra protesta egiteko.