Sen to Chihiro no kamikakushi (Chihiroren bidaia) *****
Berlingo Zinemaldiko Urrezko Hartza eta animaziozko film onenaren Oscar saria ere bereganatu zituen Hayao Miyazaki maisu japoniarraren harribitxi honek. Tonari no Totoro, Porco Rosso eta Mononoke Hime marrazki bizidunetako maisulanen egile da Miyazaki. Katsuhiro Otomoren Akira apokaliptikoaren uhara jarraitu zuen anime japoniar bortitz eta apokaliptikotik urrun, natura, fantasia eta gizatasuna irudimen eta samurtasun handiz uztartzen ditu Hayao Miyazakiren zinemak. Chihiro txikiak espirituen mundura jo du, gurasoak txerri bihurtu dituen sorginkeriarekin hausteko. Bertan, gazte atsegin baten laguntza izango du. Lewis Carroll-en Alizia lurralde miragarrian liburuaren kutsu handia du istorioak. Ezinbestekoa.