Sekula entzun dituzun konspirazio teoriarik zoroenak

2024. urtean bagaude ere, konspirazio teoriak indarrean daude.

Azken urteetan munduan bizitzen ari garen kaos orokortu honetan, berpiztu egin dira. Baina zein dira internetetik bolo-bolo dabiltzan konspirazio teoriarik zoroenak?

1. Finlandia ez da existitzen
Teoria honetan sinesten dutenen arabera, iparraldeko herrialdearekin alderatuz, gure herrialdeak ez daudenez ongi, guztiok gaizki sentiarazteko saldu diguten ideia omen da Finlandia. Hezkuntza paregabea, berdintasuna… guztia asmakizun bat. Bertakoak direla diotenak Suedia ekialdekoak edo Errusia mendebaldekoak dira. Japonia eta Errusiak Lehen Mundu Gerran asmatutakoa litzateke Finlandia, japoniarrek Baltikoko itsasoan arrantzatzeko aukera izateko.

2. The Beatles taldekoak ez dira sekula existitu
Ringo Starr, George Harrison, Paul McCartney eta John Lennon. Guztiok dakigun zeintzuk diren. Argazkiak ikusi ditugu eta euren abestiak entzun irrati, iragarki eta pelikuletan. Talde ezagun honen inguruan hamaika teoria sortu dira. Adibidez, batek dio ia itxura berdina zuten aktoreak zirela guztiak. Teoria honen sortzaileek 2011. urte inguruan webgune bat ere sortu zuten teoria babesten zuten ustezko frogak zabaltzeko.

3. Sirik apokalipsia aurresan lezake
“Kaixo, Siri, apokalipsia aurresan dezakezu?”. Txantxa dirudi, baina pertsona asko ziur daude Siri azken eguna aurresateko gai dela. Guztia 2013an hasi zen. 2014ko uztailaren 27an zer gertatuko zen galdetzen zitzaionean Sirik Hadeseko ateak irekitzen diren eguna da” esaten zuen. Ordutik, uste da Sirik apokalipsia aurresateko ahalmena duela eta egunen batean informazio hori zabalduko duela… momentua iristen denean.

4. Avril Lavigne hilda dago eta oraingoa bere ordezkoa da
Joe Biden Estatu Batuetako presidentearekin ere zurrumurru berdina zabaltzen ari da. Esaten dutenez Biden jada hilda dago eta trajedun gizonezko batek ordezkatzen du orain. Bada 2000. urte inguruan antzeko teoria zabaldu zen AvrilLavigne abeslariaren inguruan. Teoriak dionez, benetakoa hilda dago eta nahikoa froga daude ohartzeko oraingoa imitatzaile bat dela.

5. Nicolas Cage banpiroa da
Egia da Nicolas Cage-k eguzki gehixeago hartu lezakeela, baina hortik banpiroa dela esatera… ez dakit nik, Patxi. Baina, horrela da. Batzuk diotenez Nicolas Cage 150 urte dituen banpiroa da. Bildumagile batek orain dela urte batzuk Ebay-en salgai jarri zuen argazki batek frogatzen omen du hau. Argazkia 1870ean aterea da, Estatu Batuetako gerra zibilean indarrean zegoenean. Argazkian azaltzen den Tennessee-ko gizonezkoa aktorearen berdin berdina da. Kointzidentzia?