Sei artista gaztek egonaldia egingo dute New Yorkeko Guggenheim museoan

Euren ibilbidea garatu eta hiriko arte mugimendua bertatik bertara biziko dute gazteek.

Alejandra Bueno, Mikel Escobales, Claudia Lorenzo, Amaia Molinete, Beñat Romera eta Fabro Tranchida aukeratu dituzte New Yorkeko Guggenheim museoan egiten den Basque Artist Program izeneko egonaldian parte hartzeko. Honen bidez, artista gazteek euren ibilbide profesionalean aurrera egin eta New Yorkeko arte eszena ezagutzeko parada izaten dute. Pandemiak azken bi edizioak atzeratu baditu ere, laster izango dute 2020tik 2022ra bitarte  gazteek Estatu Batuetako hirira bertaratzeko aukera.

Programan parte hartutako artistekin erakusketa kolektiboa egin berri dute Bilboko Guggenheik museoan, uztailaren 8tik irailaren 6ra bitarte, museoaren 25.urteurrenaren baitan.