Seed of Chucky (La semilla de Chucky / Le fils de Chucky) *

Chucky eta Tiffany panpin zitalei buruzko filma prestatzen ari dira Hollywood hanpatuan. Sasoi berean, Glen txikiak –Chuckyren semetxo umezurtzak–, gurasoak berpiztuko ditu. Tiffanyk ez du pelikulan bere rola jokatuko duen aktorea atsegin. Hortaz, bahitu egingo du Chucky odoltsuaren laguntzaz. Ohi legez, umore beltz-beltza eta gorea dira Chucky panpin krudelaren film berriaren ardatz nagusiak. Chuckyren jarraitzaile amorratuenak liluratuko ditu. Dudarik ez izan. Baina, egia esan, pelikula oso eskasa da.