Secondhand Lions (El secreto de los McCann / Le secret des freres McCann) **
Gaztetxo herabea da oso Walter. Eskola sasoia amaitu ondoren, Garth eta Hub osaben arrantxora joko du udako oporrak pasatzera. Hasiera batean, ez dira elkarrekin ondoegi konponduko. Walterren ustez, bitxiak eta zoro samarrak dira Texasko osaba biak. Garth eta Hub marmartientzat, aldiz, zama bat besterik ez da euren ilobatxoa. Hala eta guztiz ere, pixkanaka-pixkanaka, adiskide minak egingo dira hirurak, eta ez dute uda hori erraz ahaztuko. Komedia eta drama uztartzen dituen pelikula arrunt samarra da.