Seabiscuit ***
Auto salmentarekin aberastu ostean, Seabiscuit izeneko zalditxo bat erosi du Charles Howard dirudunak. Zaldiak lasterketarik apalena ere irabazteko inongo aukerarik ez duela uste du mundu guztiak. Charles Howard aberatsak, ostera, zaldiak zerbait berezia duela ziur dago. Hala, entrenatzaile on bat eta jockey gazte bat kontratatuko ditu ametsa egi bihur dadin. Depresioaren sasoian itxaropenaren metafora bilakatu zen Seabiscuit zaldi-lasterketetan erdietsitako garaipenak medio. Pleasantville irudimentsuaren egileak drama sozial txukuna dakarkigu.