SEXUMATOIA: DOM CAMPISTRON
“Ligatzeko erabili dudan trikimailurik onena? bularretakorik ez janztea”
DOM CAMPISTRON (ALDUDE, 1995) ILUSTRATZAILEAK ‘BEKATOROSAK’ LIBURU GRAFIKOA KALERATU ZUEN IAZ, NAFARROA BEHEREKO ZAZPI MAITASUN ISTORIO ETA BORROKA LEKUKOTZA BILTZEN DITUENA, HOMOFOBIAREN AURKAKO ALDARRIA EGINEZ.
- Zein da zure film erromantiko gogokoena?
Call me by your name (Luca Guadagnino, 2017) edo Portrait d’une jeune fille en feu (Céline Sciamma, 2019). - Eta noizbait bero-bero jarri zaituen bideoklipa?
La Vita Nuova (Christine and the Queens, 2021). - Noiz eman zenuen zure lehen musua?
15 urterekin musukatu nuen ene lehenbiziko mutiko laguna eta ez zitzaidan anitz gustatu. Aldiz, 16 urte nituelarik, neska bat musukatu nuen eta orduan suziriak sentitu nituen gorputz osoan. - Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
Ez. Emazte bat naiz eta, ondorioz, beldurrean hazi naute; karrika, desira, bortizkeria eta bortxaketaren beldurrean. - Zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
Ez zarela feminista. - Zer da lehen kolpean erakartzen zaituena?
Boza. - Ilustratzailea izanik, pertsonaren irudia garrantzitsua al da zuretzat? Informazio asko ematen al dizu?
Bai, sustut jakiteko LGTBQ+ den begiratzen dudan pertsona. Sinesten dut moda ere kultura dela eta modari esker aldarrikatzen ahal direla gure nortasunak. - Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Bularretakorik ez janztea. - App-ak edota sare sozialak ligatzeko erabili al dituzu?
Sekula ez, ostatuak eta herriko bestak dira enetako. - Ligatzeko ‘playlist’-ik badaukazu?
Polo and Pan taldearen edozein kantu. - Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko?
Nihaurek emana neure buruari: ene baitan eta ene gorputzean indartsu sentitzea. - Eta txarrena?
Ene ileak kendu behar nituela gizon bati desira pizteko. - Zein da zurekin oheratzeko hobekien funtzionatu duen esaldia?
“Masaje bat egiten ahal nizuke”. - Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
Samurtasuna eta maitasuna eman eta hartu. Ez zara behartua pertsonaz amoros izatera zure intimitatea partekatzeko harekin. Denok beharrezkoa dugu maitatua sentitzea. - Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
Bai, komun publikoak horretarako eginak dira, ezta? - Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
Etxetik kanpo naizelarik, bidaietan. Greziako uharte ttipi batean adibidez, itsasoa leihotik agertzen delarik. - Sexuan izan duzun esperientziarik traketsena?
Ene plazera ez zelarik garrantzitsua bertze pertsonarendako.