Scanner

Poesia liburu honetan begirada berezia eta zorrotza aurkituko du irakurleak hainbat gairen inguruan: familia, amatasuna, alaba izatea, emakumetasuna, gorputza, sorkuntza, bidaiak… Atal ezberdinetan antolaturik dauden poema sorta hauek, ordea, hari bat dute euren baitan: identitatea. Eskaner lanak ondo bete ditu Bilbaok, askotan ikustea kostatzen zaigun eguneroko gauza horiek begi bistan jarriz. Barrua astintzea lortzen duen liburua da, gogoan geratzen den horietakoa, eta tarteka eskuartean berriz hartzea merezi duena.