Saudi Arabiaren aberastasuna
Petroliodun herrien artean Saudi Arabia da aberatsena, munduko erretserba guztien %11 ditu eta. Arabiako hainbat toki, hala ere, baztertuta egon dira urte luzez, ikerketa geologikoen arabera petrolio aztarnarik ez zutelako. Azkenaldian egindako ikerketek, ordea, bestelako datuak eman dituzte, hau da, Arabian urre, zilar, eta burdin meategiak barra-barra daudela. Beraz, Saudi Arabia aberatsa bazen, are aberatsagoa izan liteke etorkizunean. Beste kontu bat da, aldiz, aberastasun hori herritarren artean behar bezala banatzea.