Saturnoko ilargi batean bizitza estralurtarra posiblea dela aurkitu dute
Oraindik ez da lortu beste planetetan bizitza existitu zen edo existitzen den frogatzea, baina...
Zientzialariek Lur planetako ozeanoak bestetik ezberdintzen dituen elementu bakarra aurkitu dute: fosforoa.
NASAren Cassini misioan zehar Enceladoko (Saturnoren ilargietako bat) ozeanoa aztertu zen eta Berlineko Unibertsitate Askeko ikertzaileek Saturnon Lurretik kanpora bizitza egon litekeela frogatzen duen probak aurkeztu dituzte.
Saturno ezaguna da bere eraztun harrigarriak direla eta. Orain, bere ilargi batengatik ere bada. Fosforoa bizitza posible egiten duten sei elementuetatik arraroena da. Bada Enceladoko geiserrak fosforoz gainezka daude. Honegatik, Saturnoren ilargi hau bizitza estralurtarra edukitzeko leku aproposa da. Bertan bizitzarik aurkitu ez bada ere espektatibak altuak dira. Karbonoa, hidrogenoa, nitrogenoa, oxigenoa eta sufrearekin batera, fosforoak gure planetatik at bizitza organismoak aurkitzeko arrastoak eskaini ditzake.
"Ez dugu bizitzarik aurkitu, ezta bizitzak sortutako zerbait" ere esan du Frank Postberg-ek, unibertsitateko zientzia irakasleak eta ikerketaren buruak. "Besterik gabe, bizitza jaso ditzakeenaren zantzuak aurkitu ditugu. Bizigarritasun adierazgarri bat baino ez da, baina bat oso ona eta garrantzitsua" gehitu du.
Kointzidentzia bitxi batean, ikertzaile taldea beste osagai batzuk aztertzen ari zen bitartean agertu ziren fosfatoak. Horrekin, Manasvi Lingam-en teoria frogatu ahal izan zuten. 2018. urtean Lingam-ek proposatu zuen beste planetetako ilargiek lurretik kanpoko bizitzari buruzko pistak eskaini zitzaketela.