Sasi-lapurrak
Pasarte bitxia gertatu da duela gutxi Brasilgo Manaos hirian. Gazte talde batek argazki kamerak lapurtu zituen denda batean, eta lapurretaren tokian dendan bertan hainbat argazki egitea otu zitzaien. Mota honetako "aztarnak" uztea ez da oso ohikoa. Dena dela, ebasle hauen profesionaltasun falta larri samarra da. Izan ere, gazteek lapurreta egindako denda berera eraman zituzten argazkiak errebelatzera. Hori burutazioa! Jakina, dendariek argazkietako denda ezagutu zuten, eta poliziek erraz atxilotu zituzten.