Sari garrantzitsuak We are Standard eta Delorean taldeentzat

Azken aldian sekulako oihartzuna ari diralortzen bi talde hauek, baita nazioartean ere. Getxotarrak estatuko taldeonenaren MTV saria jaso zuten duela gutxi, ostegun honetan Europako onenarenajaso dezakete,  eta estatukobideoklip onenaren saria jaso berri dute FIVA 2009 lehiaketan. Zarauztarrek,aldiz, nazioarteko aldizkari espezializatu garrantzitsuenen aipamen ugari lortudituzte azken hilabeteotan, eta RNE-ek ematen duen Ojo Critico 2009 saria jasodute.  

   We are Standard getxotarrak 2002an hasi zirenelkarrekin jotzen. Jon Agirrezabalaga, Javi Leta, D.W. Farringdon eta JuanEscribanok osatzen dute taldea eta bi lan dituzte kalean: 3.000 V 40.000 W (2006) eta We are Standard (2008).

 

 Euren Rock-indie dantzagarriak oso harrera ona izan du Europako zirkuitualternatiboan, 200 kontzertu inguru eman dituzte euren zazpi urteko ibilbidean,eta dozenaka sari jaso izan dituzte: Benicasimeko Nazioarteko Jaialdian taldeberri onenaren saria, bideoklip onena UFI sarietan, bigarren saria LemompopBideoklip Jaialdian, RNEek ematen duen Ojo Critico saria...

 

 Guztiak ere garrantzitsuak izanagatik duela bi aste irabazi zutenak izandu oihartzun gehien: Estatuko talde onenaren MTV saria. Nena Daconte, Macacoedo Fangoria bezalako talde ezagun eta komertzialen aurretik gelditzea lortuzuten musika kate ezagunaren ikusleen bozketan. Sari honek, gainera, biharospatuko den Europako talde onenaren MTV sariketan parte hartzeko bidea ereireki zien. Berlinen ospatuko den sari banaketan munduko "pop star" ezagun etasaltzaileenen ondoan eseri ahalko dira Getxotarrak. Emanaldiaren garrantzia,komertziala behintzat, nabarmentzeko ez dago eszenatokira abestera igoko direnizen batzuk aipatu besterik: Shakira, Tokio Hotel, Leona Lewis, Beyonce, GreenDay, Foo Fighters...

 

 Biharkoan zer gertatuko ote den ezagutu bitartean sari berri bat jasodute gaur bertan. Estatuko bideoklip onenaren saria lortu dute FIVA 2009 Lehiaketan. The lasttime bideoklipa izan da saritu dutena.Bejondeiela! 

 

Deloreanek RNEren saria

 

Zarauztarrek ere ez dute denbora askorik galduazken aldian. Beren azken lanak Ayrton Senna EPakoso kritika positiboak jaso ditu nazioarteko aldizkari espezializatugarrantzitsuenetan: Pitchfork, New Musical Express, XLR8R, The Fader...  Eta arrakastaren zurrunbiloanmurgildurik dabiltza. Kontzertuak New York, Londres, Paris, Stockholm edo AddisAbeban, The Guardian edo ABC News-en bezalako komunikabideetan garrantzitsuetanaipamenak, diskoetxe handien eskaintzak....  

 

 Sariak ere hasiak dira jasotzen. Atzo, RNEk Musika garaikidearenalorrean estatuko talde onenaren Ojo Critico saria eman zien. Epaimahaikideenarabera musika elektronikoa eta popa fusionatuaz estilo pertsonal bat lortuizana, eta nazioarteko zirkuitu alternatiboko talde ezagunenen doinuekinesperimentatzeko erakutsi duten gaitasuna izan dira saria irabazteko egindakomerezimenduak.

 

EkhiLopetegi (ahotsa eta baxua), Guillermo Guerrero (gitarra eta teklatuak), UnaiLazkano (gitarra eta teklatuak) eta Igor Escuderok (bateria) osatzen duteDelorean. 2000. urtean sortu zen taldea, eta Silohuettes (2001), Delorean (2004) eta Into the plateau (2006) dira gaur arte kaleratudituzten diskoak. Ayrton Senna EP arrakastatsua datorren urte hasieran argitaratunahi duten laugarren diskoaren aurrerapen gisa planteatu du taldeak. Diskoaberria atera aurretik, Abenduko GAZTETXULOn, eurekin egindako elkarrizketaizango duzue irakurgai.