Sareetan kuxkuxean ibiltzea: noiz da arriskutsua eta nola gelditu

NortonLifeLock ziber-segurtasun erakundeak burututako galdetegi batek erakutsi du parte-hartzaileen %46ak beren egungo bikoteak edo iraganekoak online kuxkuxeatzen dituela. Psikologoek hau tentuz egin beharreko jokabidea dela diote, kuriositatea obsesio bilakatu bailiteke.

Galdetegian ausaz aukeratutako 2.000 helduk parte hartu zuten eta ia erdiak aitortu zuen bere bikoteak online kuxkuxeatu dituela. Hamarretik batek gainera, onartzen zuen sare sozialetan profil faltsuak sortu dituela pertsona hori espiatzeko besteak jakin gabe. 

Maleziagabe Interneten kuxkuxeatzearen praktikari snooping deitzen zaio eta adituek diotenez gomendagarria ere bada, adibidez Tinderren bidez geratu garen horren informazio apur bat biltzea, batez ere ziurtatzeko esaten duen hori dela. 

Alta, psikologiek diote badaudela muga batzuk ez dena gomendagarria igarotzea. Gure osasun mentala zaindu nahi badugu zenbait bulkada geratzea da onena, sufritu aurretik. Uste duguna baino mingarriagoa suertatu bailiteke gure jakin-mina.

Gure jakiteko gogoa beharra bihurtzen denean iristen da geratzeko momentua, diote adituek. Ez da berdina kuriositatea izatea eta gehiago jakiteagateko gogoagatik antsietatea sentitzea. Azken hau gertatzen denean obsesio bilakatu liteke eta etengabe informazioa bilatzeko beharra sentitu. Honela, zenbat eta gehiago obsesionatu bilaketa etengabekoan sartzeko arriskua areagotu egiten da, eta zenbat eta gehiago bilatu okerrago toleratzen dugu ez jakitea. 

Zergatik kuxkuxeatzen dugu? Egia deserosoa
Asperduragatik egiten dugula esatea aitzaki moduan baliagarria izan liteke zure lagunen aurrean. Baina aspertzen garenean egiten dugun zerbait bada, guregan dagoen zerbait azaleratzen du horrek, onerako zein txarrerako. Psikologoen ustez, zerbait gure kontrolpean edukitzearen beharra beldurretik jaiotzen da, segurtasun gabeziatik eta norbere buruaren konfiantza urriagatik. Horrek, beste pertsonekin alderatzea dakar eta gure barne oreka hausten du. 

Spoiler: Ez da beti bikotea kuxkuxeatzen
Kuxkuxeatzerakoan bikoteak (oraingoan edo iraganekoak) ohiko biktimak badira ere, ez dira bakarrak. Gure egungo bikotearen bikote ohia kuxkuxeatzea ere maiz gertatzen da. Honen aurrean psikologoek argi utzi nahi dute sareak gure buruen ispilu ez hain erreala direla, pertsonen bertuteak soilik erakusten baitira normalean eta beraz, ezinbestekoa da ikusten dugunaren aurrean perspektiba hartzea. Izan ere, besteekin konparatuz bizi gara, baina beharbada gure bertsio onenarekin alderatuz bizi beharko genuke. 

Zure jakin gura gehiegizkoa dela sentitzen baduzu adituek gomendatzen dute besteak kuxkuxeatzen erabiltzen duzun denbora hori zure burua zaintzeko erabiltzea. Horretarako, egokia izan liteke psikologo baten laguntza eskuratzea autokontrol eta autoezagutzarako tresnak eskuratzeko.