Sare sozialetatik atseden hartzeko 15 arrazoi

Sare sozialak tresna zoragarria dira gustuko duguna partekatu eta jende askorengana iristeko. Beren alde negatiboa ere badute, ordea, gure osasunarentzat.

Beti hasi behar da alde positibotik, beraz, has gaitezen! Sare sozialekin mugak gainditu ditzakezu eta komunitate bat sortu. Sare sozialen bidez edukiak modu azkar eta errazean partekatu ditzakezu; baita hainbat kontu interesgarri jarraitu ere!

Sare sozialen arriskuak
Maila pertsonalean adikzioa sortu lezake, autoestimua jaitsi eta gure egunerokotasunean eragina izan lezakete. Horregatik, noizean behin sare sozialetatik atseden hartzea oso osasungarria da. Opor garaia horretarako sasoi egokia izan liteke! Hona hemen sare sozialak (denbora batez) uzteko zenbait arrazoi:

1. Emankorragoa bihurtzen zara.
Arrazoi honek bakarrik nahikoa behar luke, ezta? Etengabe sare sozialak kontsultatzen egotean, garuna distraitu eta barreiatu egiten da. Ordubetean egin zenezakeena egiteko hiru ordu behar dituzu.

2. Loezinari adio
Lo hartu aurretik sare sozialak begiratzeak lo prozesua eraldatu lezake. Gure mugikorreko pantailak igortzen duen argiagatik gure garunak melatonina askatzen du, loa erregulatzen duen hormona. Lo egin baino ordu bete lehenago mugikorra baztertzen baduzu hobeto atsedenduko zara eta hurrengo egunean energia gehiagorekin esnatuko zara.  

3. Emozio positiboagoak sortuko zaizkizu
Sare sozialak tresna bikaina dira inspiratzeko, albisteak partekatzeko… Alabaina, haserrea, lehiakortasuna edo deserosotasuna ere eragin ditzakete. Informazio bonbardaketa jasotzen ez duzunean zure emozioak lasaiagoak bilakatzen dira. 

4. Zure harreman pertsonalak hobetuko dira
Sekula elkartu zara zure lagunekin eta ohartu guztiak pantailari begira zeundetela, hitz egin eta momentua partekatu beharrean? Sare sozialetatik atseden hartuz, zure ingurukoentzat eskuragarriago egongo zara.

5. Kaixo, Memoria!
Facebookek lagunen urtebetetzeak oroitzen dizkizu, data garrantzitsuak… mugikorrarekin informazio oro eskura dugu eta horregatik gure memoriak lan gutxiago egin behar izaten du. Sare sozialetatik atseden apur bat hartzeak zure memoria hobetuko du. 

6. Denbora baliotsu bat errekuperatuko duzu
Prokastinazio famatuak, maiz, bere jatorria sare sozialetan izan ohi du. Hauetatik atseden hartuz kontzienteagoa izango zara zure denboraz. 

7. Dependentziatik askatuko zara
Egun bakar bat ere Instagram edo TikTok begiratu gabe igaro ezin baduzu ere… behin uztean azukrea bezala da. Berriz berau kontsumitzera itzultzen zarenean antsietate gutxiagoz egingo dizu. 

8. Konparatzeari utziko diozu
Sare sozialek besteekin konparatzera garamatzate. Instagramen adibidez, normalean pertsonek euren bizitzaren alde ederra soilik erakusten dituzte. Hori bikain dago, baina ez ahaztu irudi horien atzean benetako pertsona bat dagoela, sentitzen duena, sufritzen duena eta arazoak dituena. 

9. Negatibitatetik alde egin!
Twitterren batez ere iruzkin negatiboak dira nagusi. Inkontzienteki litekeena da zure egunerokotasunean eragitea. Informatu nahi baduzu egin ezazu beste bideetatik.

10. Aukeratu modu kontzientean eta ez inertziagatik
Amaierarik gabe scroll egitea arriskutsua da. Zenbat aldiz igarotzen dituzu Instagrameko storiak inongo arretarik jarri gabe? Atseden bat hartu ondoren, berriz ere, sare sozialetara itzultzean kontsumitu nahi dugun edukiaz kontzienteago izango gara. 

11. Betetzen zaituzten jarduerei lehentasuna eman
Aspertuta gaudelako sartu ohi gara askotan sare sozialetara. Aukera hoi ezabatzen dugunean benetan ongi sentiarazten gaituzten gauzetara jo ohi dugu: entrenatu, dantzatu, irakurri, kozinatu, lagunekin gelditu…

12. Zure sorkuntzarekin konektatuko zara
Sorkuntzaren etsai gorena dira sare sozialak. Gure kreatibitatea gure barnean sortzen da eta informazio zein eduki gehiegiak inspiratu baino mugatu egiten gaitu. 

13. Modu argiagoan pentsatu
Sare sozialak alboratzean zure barne elkarrizketan antsietatea murriztu egingo da, adeitsuagoa eta kontzienteagoa bilakatu zara. Ideiak modu argiagoan otuko zaizkizu. 

14. Autoestimua handituko zaizu
Besteen bizitzarekin zurea alderatzeari uzten diozunean gehiago zaintzen, maitatzen eta baloratzen hasiko zara. 

15. Aktiboagoa bilakatuko zara
Yoga egiteko, korrika egitera ateratzeko… denbora gehiago izango duzu eta horrek hobeto sentiaraziko zaitu.