Sarah Fuller izan da futbol amerikarrean gizonezkoekin jokatu duen lehen emakumea
"Neska batek bezala jokatzen du". Hori izan zen Sarah Fuller-ek bere kaskoan eramatea erabaki zuen mezua historia egin zuen momentuan.
Maila altuko futbol amerikarreko partidu bat gizonezkoz inguratuta jokatu duen lehen emakumea bilakatu da honela ikasle gaztea. Unibertsitate ligako partida batean gertatu zen, zehazki Power 5 deitutako liga entzutetsuan.
Protokoloek eta COVID-19ak eragindako murrizketek Vendrbilt Commodores taldea kickers-ik gabe utzi zituen. Derek Mason entrenatzaileak irtenbide bat aurkitu behar izan zuen. Sarah Fuller orduan futboleko (soccer bertan) talde femeninoan aritzen zen atezain moduan. Baloiari ostiko ematen ona da Fuller.
Hori ikusirik postua eskaini zion 21 urteko gazteari entrenatzaileak. Fuller-ek adierazi du hunkituta dagoela aukerarekin eta ziur dagoela honek beste emakume askori bideak irekiko dizkiola: Erreferente bat izan nahi dut emakume gazteentzat. Futbol amerikarraren %99.9 gizonezkoen agindupean dago, baina oraingoan zerbait hautsi da. Argi dagoena da historia egin duela Full-ek entrenatzaileak argi adierazi zuen bezala, eta ez du baztertzen etorkizun batean berarekin errepikatzea.