Sao Paulo: ezberdintasuna eta isolamendua
Sao Paulon, munduko beste hiri askotan bezala, segurtasun zerbitzu pribatuek zaindutako auzo itxiak daude. Teresa Caldeira antropologoak joera hau aztertu du Brasilgo hirian, eta kezkatuta dago, prozesu hau zabaldu egingo delako. "Ez dakit hiriek topaleku izateari utziko dioten, baina aldatzen ari dira, ez soilik alde fisikoari dagokionez, baita talde sozialen egituraketari dagokionez ere: ezberdintasuna eta isolamendua sendotzen ari dira". Caldeiraren ustez, hirien etorkizuna gazteen esku dago. Sao Pauloren egoera ikusita, ordea, ez da baikorra: "Batzuen jokaera kezkagarria da: maskulinotutako taldeak dira, duela 30 urteko komunitate patriarkala baino okerragoak, intoleranteak...".