San Ferminetako pankartak aurkeztu dituzte

Urtero bezala, San Ferminei ongietorria emateko kartelak aurkeztu dituzte Iruñeko peñek. Guztira bederatzi pankarta aurkeztu dituzte.

Urtero bezala, Iruñea txurigorriz jantziko da uztailaren 6tik 14ra bitartean, eta dagoeneko, bertako peñek dena prest dute urteko asterik garrantzitsuena ospatzeko. Hala, aurtengo kartelak aurkeztu dituzte peñek; guztira bederatzi kartel dira, eta peña bakoitzak bertan irudikatu ditu festak umorez eta satiraz.