Samina

Alemanek okupatutako Parisen kokatutako bost istorio ditu liburuak, benetakoak zein fikziozkoak; lehenengoa da luzeena eta gordinena. Robert segada batean erori eta Alemaniako kontzentrazio eremu batera eraman dute. Emazte Margueritek bere itxaronaldi luze eta etsigarria kontatuko digu lehen pertsonan, eta Robertek etxera itzulitakoan duen egoera tamalgarria gure azalean biziaraziko digu Durasek. Gerrako zauriak eta bizipenak izan  ez ditugunoi bistaratu eta sentiarazi egin dizkigu, eta izan dituztenenak ixten laguntzeko balioko dute, beharbada.