“Salon Oriental 4”

Zer dakigu 'ekialde'-ko kulturei buruz? Ekialdea? Noren ekialdea? Gure auzoan gertatzen ari denaz enteratu ez eta telebistak informa-tzen omen gaitu. Badugu zer ikasi. Argazki ederrekin aurkeztutako bilduma honetan ekialdeko musika jasotzen dela diote, mendebaldeko doinuekin nahastutako erritmoak omen dira. Egia esan, diskoa entzunda, ez dakigu horrela den edo ez baina gure ezjakintasunaz baliatuta zerbait 'exotikoa' saldu nahi digutela iruditzen zaigu. Gure ustea zuzena ez izatea gustatuko litzaiguke.