Saharari Kantari lehiaketarako epea zabalik

Arabako SEADen Lagunen Elkarteak antolatutako ekimen honetan parte hartzen dutenek Mendebaldeko Saharari buruzko kanta argitaragabe bat aurkeztu behar dute, taldean nahiz bakarka, eta irabazleak 2013ko Fishara Saharako Zine Jaialdiaren baitan errefuxiatu kanpamentuetara bidaiatu eta bertan bere abestia interpretatzeko aukera izango du.



Mendebaldeko saharar herriaren egoeraren berri eman nahi duten 18 eta 35 urte bitarteko kidez osatutako musika taldeei zuzendutako lehiaketa antolatu du Arabako SEADen Lagunen Elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin.

Errefuxiatu kanpanmentuetako errealitate gordinak iradokitzen dien horretatik abiatuta, euskarazko, gaztelerazko edo hassanierazko (edota hiru hizkuntzak nahastuta) kanta bat idatzi eta konposatu behar dut parte hartzaileek. Apirilaren 10era bitarteko epea dute lanak aurkezteko.

Epaimahaiak kantaren edukia eta sormen-maila hartuko ditu kontuan, eta ez du hizkera sexista, homofobo edo arrazistarik onartuko, ezta kulturagatiko edo erlijioagatiko bazterkeriarik ere. Ebazpena lehiaketaren webgunean argitaratuko dute eta irabazleek urtero Tindoufen (Aljerian) antolatzen den Fisahara Zine Jaialdira bidaiatzeko aukera izango dute, bertan kanta zuzenean jo eta abesteko.

Parte hartzen dute egile guztien kantekin, bestalde, disko bat osatu eta zabaltzeko asmoa dute Saharari Kantari lehiaketa honen antolatzaileek.