Sahara okupatua

3000.000 saharar bizi dira okupatutako lurraldean 1975ean Espainiak kolonia utzi eta Marokok militarki hartu zuenetik. Giza eskubide oro ukatuta, basamortuan bizirauten dute ordutik. Urri amaieran 20.000 bat lagunek protesta kanpamendua finkatu zuten Gadaym Izik-en, Aaiunetik hurbil, baina Marokoko poliziak berehala ekin zion eraisteari. Informazioa urria da Mohamed VIak  kazetarien sarrera betatzeko agindu duelako, baina Fronte Polisarioak genozidiotzat jo du gertatutakoa. NBEk eta Espainiak, oraingoan, ez dute hitz magikoa ahoskatu nahi, eta ez dute jazotakoa kondenatu.