Sagarroi: "Eguzkirantz jotzen du diskoak"

Metak diskoetxea itxi ondoren, aldaketa garaia tokatu da talde ospetsu askorentzat. Esaterako, Sagarroi taldeak Kataluniako Kasbad diskoetxearekin kaleratu du “Baleike” izeneko laugarren diskoa. Miren Gaztañaga  fitxatuta, aurrerantzean boskote gisa ariko da Sagarroi. Honatx Iñigo Muguruzarekin izandako solasalditxoa.


Zuen aurreko diskoa, “Toulouse”, hau baino europarragoa eta hotzagoa omen zen… egia ote?
Disko honek eguzkirantz jotzen du gehiago, eta hura, aldiz,europarragoa eta hotzagoa zen. Disko honek kresala zaporea du, besteakbeste, Ondarruko portuko estudio batean grabatu genuelako; nahasketaketa masterizazioa Kaki Arkarazorekin egin genituen arren.

Non kokatzen duzu “Baleike” hau?

Disko hau taldearen garai polit baten emaitza da. Sagarroiren diskorikalaiena da, eta estiloen aldetik ugaritasun handia dago, reggae, ska,kunbia, rumba… Alaitasun hori kolaborazioetan ere nabari da. Adibidez,Granadan izan ginen Amparanoiarekin lanean, eta gitarra-jo-le flamenkobaten eta kajoi-jole baten doinuak ere sartu genituen.

Zer moduz Miren Gaztañaga taldekide berriarekin?

Martxel Mariskalen “Me llamo Ezequiel y asi sera siempre” proiektuarenharira ezagutu genuen elkar. Mirenek abesti bat kantatzen du antzezlanhorretan, eta bere kantatzeko modua hasieratik gustatu zitzaigun.Sagarroik asko irabazi du Mirenen partehartzearekin, indar handiaematen dio gure zuzenekoari.

Japonian, Kuban, Suitzan… toki askotan ibili da Sagarroi. Bidaia horien eragina nabari al da diskoan?

Bidaietan gertatzen zaizun gauzarik hoberena da, jendea ezagutzeaduzula; zirkuito alternatiboetan mugitzen den, eta faxismoaren kontralanean ari den jendea. Japoniara joan ginenean, disko honetako abestiakprest genituen, eta estudioan grabatu aurretik, han zuzenekokontzertuetan probatu genituen. Estresagarri samarra izan zen; izanere, hegazkinetik jaitsi eta jet lag irudipenara genuela, zuzeneanOndarruko estudioan sartu ginen diskoa grabatzera.

Kataluniako Kasba diskoetxeak kaleratu du diskoa. Zer dela eta?

Txikitan, Muguruza anaiok Luis Llach entzuten genuen etxean, etaharreman hori ez da sekula moztu. Katalunian asko gustatzen zaizkieeuskal taldeak, baina hemen, aldiz, oso gutxi ezagutzen dituguKataluniako bandak. Kasba diskoetxekoek atea zabaldu ziguten disko hauateratzeko. Guk oso harreman ona dugu haiekin, besteak beste, haiekarduratzen direlako Sagarroiren kontratazio lanez Katalunian; beraz,aurrera egitea erabaki genuen. Oso pozik gaude.