Sagar-azalekin egindako poltsak merkaturatu ditu Pamela Anderson-ek

Pamela Anderson pantaila txikian egin zen ezagun. Orain, sagar-larruarekin egindako poltsa propioak merkaturatu dituelako izan da mintzagaia. 2020an Pariseko Ashoka markarekin burututako kolaborazio arrakastatsuaren ostean, Anderson aktore eta aktibistak, PETAk begi onez ikusi dituen poltsen bilduma diseinatu du.

Pamela Shopping deitutako bildumak lau estilo ezberdin eskaintzen ditu, guztiak beltz, gorri, terracota eta nude koloreetan. Erosketak egiteko poltsa bat, motxila bat, ohiko poltsa bat, eta gauerako txikiago bat aurkitu daitezke bilduman. 

Materialari dagokionez, larru beganoarekin eginak dira, hain justu, sagar azalarekin. Bolzanoko (Italia) baratza bateko sagar azalekin eginak dira. Sagarraren azala txiki-txiki egiten da hauts bihurtu arte, ondoren Florentziako enpresa batek larru bilakatzen du.

Poltsa hauen salmenten zati bat aktoreak duen fundaziora bideratuko dira. Pamela Anderson Fundation-ek gizaki eta animalien eskubideen alde eta ingurumenaren alde lanean dabiltzan elkarte eta pertsonak babesten ditu.