“Safari Club”

Levent Canseven eta Can 7 proiektuko lagunak ehiztari finak dira. Zuri-beltzezko pelikula klasikoetan bezala, abere “arriskutsuez” betetako oihanetara joan dira.  Ehiztari “ausarten” erara, borroka luze eta odoltsuen ondoren, gehien interesatzen zaizkien piezak bereganatu dituzte. Zorionez, musikaren oihanean ez da odolik isurtzen, eta ehizatzen diren piezak, hezur haragizko abere gaixoak izan beharrean, musikaren ohianean dauden estiloak baino ez dira. Bossa nova, house-a, electroa, funkia, lounge-a... garaikurren aretoan Sade munstro ederraren koadroa dute! Hori seguru da.