Sabin Salaberri musika konpositorearen omenezko pintura eta argazki erakusketa zabalduko dute Gasteizen

Hogei lanek osatzek dute erakusketa eta urriaren 2ra arte bisitatu ahal izango da.

Arabako Sabin Salaberri Urzelai musika konpositore, zuzendari, irakasle eta ikertzaileak gaur 90 urte betetzen dituela eta, margolaritzako eta argazkigintzako artista talde batek Koloredun notak izeneko pintura eta argazki erakusketa sortu du, gaur bertan inaugurutako dena, Ignacio Aldekoa Kultur Etxean, 19:00etan.

Konpositorearen figuran eta musikan oinarritutako hogei lan daude erakusketan, jendaurrean erakutsi gabeak. Erakusketaren bidez, Arabako konpositorearen figura omendu nahi dute, eta baita euskal kulturari egin dion musika eta konposizio ekarpena ere.

Honako artista hauek hartu dute parte: Blanca Abajo Alda, Karol Fernandez Arberas, Amaya Camoeiras, Marijo Lojo Escalante, Ana Diaz de Espada, Zirika eta Susana Camoeiras.

Ignacio Aldecoa Kultura Etxearen erakusketa gunean egongo da ikusgai, urriaren 2ra arte.