Ruper Ordorika
musikari oñatiarrak Haizea garizumakoa izeneko lan berria aurkeztu du, hamabosgarrena 30 urtetan. Grabaketa New Yorken egin zuen uda hasieran Ben Monder, Kenny Wollesen eta Skuli Sverrison musikariekin, baina nahasketak Donostiako Elkar estudioetan egin ditu Jean Phocas teknikariarekin.