Run, Lucifer

Kristau tradizioan Luzifer aingeru gaiztoa da, edertasun eta jakituriaren adibidea, bere harrokeriak deabru bilakatu bazuen ere. Aldiz, erromatar mitologian argiaren garraiatzailea da. Agidanez, disko honetan korrika dabil Luzifer bitartekari bat bailitzan, iluna eta argia disko batean elkartzeko ahaleginetan. Asmo horretan, piano goibelez beteriko melodiak eta Adnaren ahots zerutiarra elkartzen ditu dotorezia bipolarrez. Gu ere kontraesanez lepo gaudelako barruraino iristen zaigu suediar gaztearen musika. Ilunak garelako barrutik, edertasunaren argi printza iheskorren atzetik korrika etengabe.
Jaione dagdrommer