Ruby Rose 'Batwoman' izango da

Lehen aldia izango da superheroi lesbiana batek crossover bat izango duena, eta zaleak pozik daude aukeratutako aktorearekin.

Batwoman-ek crossover bat izango du DC-n; lehen aldia da superheroi lesbiana batek telesail propioa izango duena, eta Ruby Rose (Orange Is The New Black) aukeratu dute aktore lanetarako. Rosek modu irekian hitz egin du beti bere homosexualitateaz, eta horregatik, zale askok egokitzat hartu dute aktorearen aukeraketa. Eta zuei, zer iruditzen zaizue?