Rooms

Cohen taldearen laugarren lan luzeak euskal post-hardcorearen olatuaren puntan jarri ditu urnietarrak. Hirukote bezala estreinatu den taldearen musikak At the Drive-In maisuen eragin nabarmena duela esan daiteke, abesti gehienek  kaliforniarren kutsua baitute. Diskoak irauten dituen 27 minutuetako bakoitza bikaina dela esan daiteke, erritmoekin, ahotsekin eta melodiekin jolastuz lortutako emaitzari esker. Urteetan hartutako esperientziari eta irmotasunari esker, iazko euskal lan onenetakoa sortu zutela esan daiteke.