rolls royce bat basamortuan
Abereen eta bestelakoen kontrabandistak ugari dira Irak, Saudi Arabia, Iran eta Asiako inguru horretako beste estatu batzuetan. Kontrabandista hauen aurka, poliziek operazioak egin ohi dituzte. Horra hor Irakeko poliziak zer topatu duen operaziootako batean, basamortu erdian! Rolls rocyce bat. Autoa basamortuan utzitako kamioi baten barruan zegoen eta dirudienez, 1939. urtera arte Irakeko errege izandako Ghazirena zen. Poliziaren esanetan, ibilgailua balio handikoa da eta kontrabandistek, nonbait, Iraketik kanpora ateratzeko asmoa zuten.