Roland Garrosek Serena Williamsen jantzia debekatu du
'Nike'-k erditu ondoren erosoago jokatzeko jantzia egin zion tenis jokalariari, baina lehiaketak ez du begi onez ikusi, eta erabakiak polemika piztu du.
Frantziako Tenis Federazioari ez zaio batere egokia iruditu Serena Williams tenis jokalariak azken Roland Garrosen eraman zuen jantzia, eta aurrerantzean, ez dituzte halako janzkerak onartuko. Bernard Giudicelli federazioko zuzendariak adierazi du "oso urruti" iritsi direla, eta "jokoa zein lekua errespetatu" behar direla. Baina Giudicellik ez du ulertu Williamsek aukeratutako jantziak bere erditu ondorengo koagulazio arazoak baretzeko diseinatu zela, eta ez ederrago egoteko.
Hain zuzen, Nike etxeak diseinatu zuen trajea, eta tenis jokalaria defendatu du federazioaren debekuaren aurrean: "Superheroiari jantzia kenduko diozue, baina sekula ez bere super-botereak". Williamsek ere sutsuki goraipatu du Nike-ren jantzia; hura gabe, ezinezkoa izango zitzaion jokatzea. Eta zuek, zer diozue? Polemika zerbitzatuta dago!