Robocop aktualizatua
Hollywoodeko gidoilarien imajinazioak ez du mugarik! Ideia berrien faltan, arrakasta zaharrak eraberritzea beste biderik ez dute ikusten. Oraingoan, zientzia fikzioaren klasikoa berrituko dute. Paul Verhoeven zuzendariaren aulkian Jose Padilha eseriko da. Brasilgo operazio berezietako poliziak nola lan egiten duen erakutsi zigun Padilhak 2007an, interneten kultuzko film bihurtu den Tropa de elite lanean. Polizia cyborgarena egiteko, aldiz, ekoizleek Chris Pine kaliforniarrarengan pentsatu dute.