Rise Against
Bilbon izango dira urriaren 4an. Talde estatubatuarrak BECen joko du eta aurreneko 1.000 sarrerak 36 eurotako prezioan atera bazituzten ere, behin horiek salduta, prezioa 39 eurotara igo dute. Oholtza gainean hamabost urte daramatzan taldeak 2014ean kaleratutako zazpigarren diskoa aurkeztuko du, The Black Market izenekoa.