Ring flash
Kasu askotan, argazkien argiztapen egokia lortzeko, intentsitate handiko flasha edukitzea ez da nahikoa izaten, argia modu orekatuan banatzea baita gakoa. Horretarako, Photojojo etxeak eraztun formako egokigailu hau dakar: Ring flash-a. Emaitza profesionalak ahalbidetzen ditu, argazki bat egin nahi dugun bakoitzeko estudioa muntatzeko beharrik gabe eta nahiko merke: 30 euro inguru. Ez da flash bat zentzu hertsian, baizik eta kameraren kanpo flashera inongo kable eta bateriarik gabe egokitu beharreko islatzaile bat.