Rikkie Valerie Kollé, Herbehereetako Miss txapelketa irabazi duen lehen trans emakumea

2023ko Miss Unibertsoa txapelketan Rikkie Valerie Kollé-ren parte-hartzea zedarria izango da trans komunitatearen ikusgarritasun eta errekonozimenduan.

Rikkie Valerie Kollék, 22 urteko modelo eta aktoreak, Herbehereetako Miss txapelketa irabazi du aurten. Zeremonian koroa Ona Moody-k, Herberehetako iazko irabazleak, eta R'Bonney Gabriel-ek, egungo Miss Unibertsoak, eman zioten. Keinu honekin errekonozimendua eta babesa eskaini zizkioten Kollé-ri, edertasunaren industrian,  trans pertsonei ikusgarritasuna emateko egiten duen lan izugarriagatik. Rikkie Valerie Kollé-ren historia pertsonala ausardia adibide bat da. Bere trantsizioa zortzi urterekin hasi zuen eta bere familiaren babesa izan zuen. Bere izena 11 urterekin aldatu zuen. 16 urterekin hormona femeninoak hartzen hasi zen. 

Kollé-k elkarrizketa askotan partekatu du bere historia eta komunitate transexualaren ahotsa eta inspirazioa izan nahi du. Bere leloak "zu zeu izaten jarraitzen duzun bitartean, inork ezin zaitu gainditu" dio, erabakigarritasuna eta indarra islatzen ditu. 

Aldi berean, Anne Jakrajutatip-ek, thailandiar enpresaria eta Miss Unibertso erakundea eskuratu duen lehen emakume transak, argi utzi du zein den bere helburua: emakumeen ahalduntzea bultzatzea, eta horien barruan noski, trans emakumeena.

Guztiagatik, nazioarteko Miss Unibertsoa txapelketan Kollé-ren parte-hartzea zedarria izango da aniztasun sexualaren eta generoaren onarpenerako bidean. Hala ere, ez da lehen trans pertsona txapelketa honetan parte hartzen. Lehena Angela Ponce izan zen, 2018an.