Ride with the Devil (Cabalga con el diablo / Chevauchee avec le diable) ***
Crouching Tiger, Hidden Dragon erakargarria sortu aurretik, gerra zibil estatubatuarrean girotutako istorio eder hau filmatu zuen Ang Lee interesgarriak. Guda aitzaki hartuta, adiskidetasunaz, leialtasunaz, maitasunaz nahiz heriotza beraz ere gogoeta egiten du maisu txinatarrak bertan. The Ice Storm eta Sense and Sensibility edo Brokeback Mountain aparten maila erdiesten ez duen arren, oso pelikula berezia da. Gogoan izan Ang Lee maisuak ez duela sekula film kaskarrik egiten. Merezi du.