Richard Oribe igerilari paralinpikoaren inguruko dokumentala abian da

Londreseko Joko Paralinpikoak bertan direla, Richard Oribe igerilari paralinpiko onenaren bizitzaren ibilbidea egingo dute, Iñigo Asensiok zuzenduta, dagoeneko abian den dokumentalean. Grabaketak Bartzelonan eta Londresen izango dira eta 6.000 euro beharko dira dokumentala aurrera eraman ahal izateko.


Seigarrenez ariko da Richard Oribe Joko Paralinpikoetan eta 38 urterekin dagoeneko bizi duenaren eta biziko duenaren inguruko zalantzak suertatzen dira aurten. Londreseko Joko Paralinpikoek munduko igerilari hoberenaren bizitzan duen gailentasunetik abiatuta abian jarri dute Richar Oribe, Al otro lado de las medallas dokumentala.
Zailtasunak zailtasun aurrera egiteko erronka eta oztopo guztien gainetik Richard Oriberen mailako kirolari izatera iristeko, atzetik gelditu diren uneak eta oraindik ere bizitzeko daudenak bilduko ditu, besteak beste, dokumentalak, minusbaliotasunaren gainetik erronkak lortzeko gaitasuna azpimarratzeko.
Proiektua aurrera eraman ahal izateko, hala ere, jendearen partaidetza beharrezkoa izango da, eta horregatik 6.000 biltzea izango da erronka, eta beste babeslerik lortu ezean, musu-trk ariko da lantaldea. Grabazio guztiak Donostian, Bartzelonan eta Londresen izango dira, 2012ko uztailaren amaieratik azarora bitarte.
Proiektuan parte hartu nahi baduzu bizkor ibili eta egin klik hemen