Rest in Vinyl: hiltzen zarenean bihurtu zure errautsak binilo

Hautsa gara eta musikan bihurtuko gara. And vinyly enpresa ingelesari esker hiltzean zure errautsak zure abesti gustukoenekin egindako binilo bilakatzeko aukera duzu.

Aukeratu ditzakezun alternatibak ezberdinak dira, baina arreta bereganatzen duena “Rest in Vinyl” (hartu atseden biniloan) aukera da 3.500 euroko prezioarekin. Aukera hau hautatuz gero zure errautsekin 24 minutu inguruko binilo bat sortuko dute, bertan zuk zeuk aukeratutako abesterik gustukoenak gehituko dituztelarik, zure ingurukoek abesti horiek betiere zurekin lotu ditzaten. Literalki zure bizitzako soinu banda.

Horrela hasten da enpresaren slogana, herioren irudi batekin audiofonoak jantzita eta LP batekin eskuan. Aipatutako aukeraz gain, beste aukera batek eskaintzen du enpresak: zure zati bat bakarrik erabiltzea biniloa sortzeko (hanka bat, beso bat...) eta beste guztia ohiko kutxa batean biltzea, beti ere errauts bilakatu nahiko bazenu, noski. Halere, aipatu azken aukera honekin “zure diskoaren” kopia gutxiago ekoiztu ahalko liratekeela eta zure lagun eta familiako kide asko gabe geratuko liratekeela. Zer iruditzen zaizkizu aukera hauek?

Hemen informazio gehiago.