Respiro ***
Oso arau moral hertsiak dituen arrantzale herria da Lampedusa. Siziliako kostaldeko herrixka txiki bat, alegia. Bertan bizi da Grazia xaloa. Biziki maite du senarra. Baita seme-alabak ere. Eta nola ez
bere txakurtxoa. Baina, duda zipitzik gabe, askatasuna da gehien maite duena. Hori, ordea, garesti ordaintzen da Lampedusa herrixka krudelean. Herritarrek Grazia hauskorra erotuta dagoela zabalduko dute. Dramak tindatutako komedia surrealista samurra da. Atsegina eta polita.