Resident Evil *

Bideo-joko famatu baten zinema egokitzapena da Resident Evil. Joko zibernetikoak atsegin dituzten gaztetxo nerabeei zuzendutako beste ekoizpen arrunt bat, finean. Zuzendariak, ordea, ondotxo ezagutzen du zapaltzen duen lurra. Mortal Kombat bideo-jokoaren zinema egokitzapena ere zuzendu baitzuen Paul Andersonek. Istripu lazgarria jazo da laborategi genetiko sekretu batean. Alice, Rain eta Matt gazteek osatzen duten komando militarra bidaliko dute bertara arazoa konpontzeko. Milla Jovovich modelo ederraren luzimendu hutserako atondutako akziozko pelikula kaskarra da.